Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeetako hautagaien inguruko inkesta publikatu du Siatxekor soziologia kabineteak. Alderdien zerrendaburu bakar batek ere ez du herritarren oniritzirik, baina gehienak hamarretik bost puntu lortzetik gertu geratu dira, Carlos Iturgaiz PPko lehendakarigaia izan ezik. 7.500 laguni egindako galdeketaren arabera, hautesleen %98k Koronabirusari lehenago emango lioke botoa Iturgaizi baino. Ikerne Zenbakitegi soziologoak esplikatu duenez, boto-emaile gehienek dagoeneko ezagutzen dituzte Koronabirusaren arriskuak. “Aldiz, Iturgaizek zer egingo duen inork ez daki eta horrek eragin negatiboa dauka boto-asmoan”, azaldu du. Inkesta ikusirik, Pablo Casado Iturgaizen alternatiba bila hasi da: zenbait iturriren arabera, Enriqueta Benito bandan beroketak egiten ari da jada.