Koronabirusak eragin duen izua dela-eta, “Corona” markako garagardoaren salmentak %67 egin du behera mundu osoan, YouGov enpresak egindako ikerketaren arabera. “Datuek ez gaituzte ezustean harrapatu”, azaldu dute zientzialariek. “Harrigarriena da kontsumitzaileak nola ez diren lehenago konturatu benetan zer edaten ari ziren. Noski ‘Corona Extra’ birus kutsakor bat dela! Terraza batean eseri eta limoi puska ziztrin bat sartzen zaion garagardoagatik 4 euro ordaintzea oso cool da, baina denbora kontua zen jendeak ikustea hori ez dela ez zerbeza ez ezer, ez bada ba…. hori, Covid-19 birusaren aldaera komertziala. Gaur arte ez badu inor hil da 80 urtetik gorako inork edaten ez duelako, Javier Madrazok eta Jesus Lozak bakarrik. Adin-tarte zaurgarriena salbu da”.