EAErentzat erabakitzeko eskubidea aurreikusten zuen estatutu berria Zaldibarko zabortegian lurperatuta egon daitekeela iragarri du aste honetan Eusko Jaurlaritzak komunikatu labur baten bidez. Lakuako gobernuaren arabera, hauteskundeak deitzear zeudenean bota zuten zakarrontzira eta “Euskadirentzat arriskutsuak diren beste gauza guztiak bezala” Zaldibarrera eraman zuten, luizia gertatu baino lehenxeago. Jaurlaritzak garrantzia kendu dio desagerketari, ez ordea Gure Eskuk: urgentziazko prentsaurreko baten bidez giza-katea deitu dute zabortegiraino eta adierazi dute “denon artean, desadostasun politikoak alde batera utzita, estatutu hori berreskuratu behar dugula”. Behin estatutua zabor pilatik erreskatatuta, prozesioan Maltzagaraino eramatea proposatu du Gure Eskuk.