Koronabirusa mundu osoan zabaltzen hasi dela jakin ondoren, Elorrioko 65 urteko hipokondriako bat, Endrike Izulaborritegi, erabaki drastikoak hartzen hasi da: “Huawei telefonoa, sutara! Txinan egindako ordenagailu, tablet, telebista eta traste elektroniko guztiak ere, sutara! Eta arropak, Txinan egindako arropa guztiak ere bai, sua birus horiei!”. Haren bikotekideak, ia hutsik geratu den pisuan biluzik, ahaleginak egin ditu Endrike lasaitzeko, baina ezinezkoa izan da. Metxeroa eta gasolina bidoia eskuan dituela Beranduegiri azaldu dionez, orain bere planaren bigarren fasea hasiko da: ez du janari txinatarrik gehiago probatuko eta Trantsiziotik militatu duen alderdia, EMK-QWERTY (r) antolakunde maoista utziko du.