Mugikorrean app ustez oso baliagarria instalatu zuen Jenofar Lopategik 2019ko otsailean, auzoko nutrizionistak gomendaturik: elikagaien azukre-maila kalkulatzen du, eta horren arabera jakia baloratu: “Txarra”, “Oso txarra”, “Ministro-gorotza“ edo “Elikadura-terrorismoa”.

“Konturatu nintzen, edozer elikagai hartuta ere, ‘Oso txarra’ baino balorazio positiboagorik nekez lortzen zutela, baita kontsumo taldean banatzen zizkiguten luzoker edota ziazerba agroekologikoek ere”, kontatu digu. “Horregatik erabaki dut azukrerik ez kontsumitzea, ergo, jateari uztea. Airea kontsumitzen hasi naiz, baina Zubietan bizi naizenez Aurrera begira ez da jasangarria. Eta orain kokainara pasa naiz, eta oso ondo doakit. Baditu bere zerak, baina mesede egin dit, pisu pixka bat galdu dut eta orain gai naiz Borxa Semperren poemak punpalasterrean errezitatzeko, sei hizkuntza desberdinetan gainera. Abantailak besterik ez ditu, karbohidrato zikinekin alderatuta”.