Emmanuel Macronek eman du albistea azken 49 egunetan bizileku duen bunkerretik. Frantziako gizarte zibila arduratuko da ETArenak ziren metrailetak, kalasnikovak eta nerfak bi polizien txabolatik atera eta berriz beste norbaiten esku uzteaz. “Oraingoan bai”, adierazi du Poliziaren komunikazio zerbitzuak txio bitartez. Txetx Txetxeberrik aurrerapausotzat jo du polizia bildumazaleak prozesutik baztertzea eta Covitek albistea jakin aurretik prest zuen Frantziako Estatuaren aurkako salaketa martxan jarri du kolaborazioagatik. Le Monde Todayk aurreratu duenez, Bakearen Artisauek Jaka Horiei jaka horiak eskatu dizkiete Armagabetzea 2.0 eguneko argazkirako.