Guraso sexualki osasuntsuak izateko, hainbat gomendio eman du Ratzinger Izeta gotzain katodikoak. “Lehenbizi, noski, ezkondu egin behar zarete. Ondoren oheko agerkunde magikoa egunero egin behar duzue aita-seme eta izpiritu santua pito puntan sentitu arte, nahi beste jarrera biblikotan, baina deabruaren obra diren kondoirik gabe beti. Eta ondoren, seme-alabak gai direnean kaka gainean ez egiteko, guri ekarri behar dizkiguzue, zeren eta bestela masturbatzen ikasiko dute eta orduan bai akabo, ez dute sekula gogorik izango sexua beste pertsona batekin praktikatzeko. Gurekin salbu izango dira, ez XVideos, ez PornHub, ez Chaturbate eta gainerako pornogune maliziosoak… vade retro!”.

“Zer? Zelan? Ea nolatan ezagutzen ditudan webgune antidemokratiko horiek? Bueno, badakizu, badut eliztar bat tartean behin konfesatzera datorrena eta…”.