Gizonezkoen futbol selekzio espainiarrak San Mamesen jokatuko duela-eta, “oso pozik” agertu da Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Bingen Zupiria; ez soilik Bilbo eta inguruak espainiar banderez beteko direlako, edo futbolaren aitzakian zientoka polizia nazional, guardia zibil eta militar etorriko delako gurera. Ezta Euskal Herri osoan langabezia-tasa zerora eramango duen inpaktu ekonomiko izugarriagatik ere; baizik eta “Espainiak San Mamesen jokatzeak ekarriko duelako euskal selekzioaren ofizialtasuna”. Aspaldian du Jaurlaritzak ideia hori buruan: “Bai, begira, FIFAk eta Nazio Batuen Erakundeak ikusten dutenean zein abegikorrak garen gure hurkoekin, nolako normaltasunarekin geureganatuko dugun espainiar nazio batuaren aldeko sinbologia guztia, zuzenean emango digute ofizialtasuna, esker on gisara, lehenago ere hainbat gauza eman diguten bezala, espainiar demokraziaren alde egin dugun bakoitzean”.