Euskalmet metereologia agentziako Eguzki Urberoaga kezkaturik agertu da gurean bizi dugun “Sirimiri Demokratikoa” izeneko fenomenoagatik. “Bartzelona prest dago tsunami bat jasotzeko, baina gu? Pentsa gaur aterkirik gabe ateratzen naizela kalera eta “Sirimiri demokratikoa” hasten dela. Galdurik nengoke. Beti daukat taberna batera sartu eta pintxopotean aritzea, baina uuuf, bihar ere horixe bera egin behar dut eta… Egin behar bada egingo dudala e, nik ez daukat arazorik pintxopotearekin, baina ulertu behar du hori ez dela bidea arazoak modu zibilizatuan konpontzeko. Ni beti laguntzeko prest, baina tira, tabernara sartu aurretik lasaitasunez egin nahi dut gogoeta, eta ez Ibarretxe horrek bezala, dena beroan egiten duela. Hura bai dela aldaketa klimatikoaren errudun!”.