Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 67. edizioa amaitu da, baina zeresana ematen jarraituko duela dirudi: euskalgintzako hainbat eragilek agerraldi bateratua egin dute aurtengo edizioan gertatutakoa salatzeko. “Programazioan ez da egon gustatzen zaigun ezer”, salatu dute prentsaren aurrean agertu diren ordezkariek, gehienak 60 urte ingurukoak eta kantu-jiratik etorri berriak. “Zergatik ez dute festibal horretan dirua gastatu ordez euskarazko youtuberretan inbertitzen? Gazteei orain hori gustatzen zaie”, adierazi dute zertaz ari diren dakitenaren itxurak eginez. Zinemaldiak dagoeneko aurreratu du prentsaurrekoaren bideoa 2020ko edizioko Zabaltegi-Tabakalera sailean sartuko dutela: “Pelikula arraro bezala ez du parekorik”.