EHUren Udako Ikastaroetan jakinarazi dutenez, aspaldi galdu zuen grazia oporretan inora ez zindoazela esateko “herria zaintzen” geratuko zarela esateak. Jon Mirena Lopez soziologoak emandako datuen arabera, 32 urte pasa dira norbaitek espresio hori entzun ondoren zintzoki barre egin zuenetik. Geroztik, esamolde horrek probokatu dituen irribarreak behartuak izan direla adierazi du, 400 lagundik gorako lagin bati egindako galdeketetan oinarrituta. “Broma txarra izateaz gain, zapalkuntza egoera bat ezkutatzeko modu bat izan da”, baieztatu du EHUko irakasleak: “Langile klaseak eskubidea dauka udan gutxienez Landetara edo Laredora ateratzeko. ‘Herria zaintzen’ esamoldea indarkeria estruktural hori ezkutatzeko modu bat izan da”, adierazi du.