ETBko kazetariak pasa den asteburuan deskargatu zuen FaceApp aplikazioa, baina selfie bat eginda zahartzeko filtroa pasa zionean, argazkia ez zen batere aldatu. Gaztetzekoa pasa zion ondoren, eta argazkia berdin geratu zen. “Tramankulu hau ez dut tajuz gobernatzen ikasi edo bestela segapotoa txakalaldia izaten hasi da”, idatzi zuen Twitterren, FaceApp-ek itzuli zizkion argazkiekin batera argitaratutako mezuan. Aplikazioaren arduradunei galdetuta, erantzun dute ez dagoela akatsik. “Zahartzeko edo gaztetzeko filtroek ez dute funtzionatzen beti itxura bera daukan jendearekin. Jordi Hurtado ere kexatu zitzaigun, baina aizue, mirariak Lourdesen”, esplikatu diote Beranduegiri.