Eusko Jaurlaritzak aste honetan iragarri dituen neurrien artean, askok espero zuten erabaki bat dago: Arantza Tapiak aurkeztuko ditu aurrerantzean ETBko albistegiak, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. “Dagoeneko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua minutu gehiago agertzen da aurkezleak baino, beraz, urrats logikoa zen notiziak zuzenean berak ematea”, esplikatu du Arantza Tapiak berak aurkeztu duen lehen informatiboan. Arantza Tapiaren komunikazio-gaitasuna eta gai ugariri buruzko jakintza aipatu ditu Arantza Tapiak izendapenari buruzko albistean eta gaineratu du eguraldi iragarpena eta kiroletako informazioa ere Arantza Tapiak emango dituela: “Arantzaparrada” izena jarriko diote lehenbiziko sailari eta “Arantzarmaila” bigarrenari.