Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak aspalditik ezagutzen zituen Osakidetzako oposizioetako iruzurrak, kasuaren ikerketan deklaratu duten zenbait lekukoren arabera. Akusazio horien aurrean bere burua defendatzeko, adierazpen esklusiboak egin dizkio Murgak Beranduegiri: “Nik ez nekien ezer. Ezer ere ez. Zero. Osakidetza zer den ere duela bi astetik-edo jakin dut, kargua hartu ondoren esplikatu behar izan didate”, azaldu du, oso-oso serio jarrita. Aurretik Osakidetzan lan egiten zuela gogoratu diogunean bi eskuekin belarriak estali eta “na-na-na-na-na” kantatzen hasi da eta kontuak gehiagorako ematen ez zuela ikusita autobusa hartzera gindoazela esan diogunean, zera erantzun du: “Autobusa? Zer da hori? Nik ez dakit ezer”.