Mundua asko aldatuko da 5G teknologia indarrean sartzearekin batera eta adituen ustez, aurretik ezinezkoak ziruditen gauzak posible bihurtuko dira. Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan EAJri benetako oposizioa egitea ahalbidetuko du teknologia berriak. “Oraingoz 5G teknologiari esker lortu da tamaina handi samarreko dragoi holografikoak sortzea”, esplikatu du Gorka Troñi adituak. “Badakigu txikikeria dela jeltzaleei aurre egitera ausartuko den zerbait sortzearen aldean, baina teknologia honekin posible izango dela uste dugu”. Proiektuak, hori bai, kostu handi samarra izango du. “Kontuan hartu zerotik hasi behar dugula, aurrekaririk ez duen zerbait sortzeaz ari baikara”. Horregatik, eta Eusko Jaurlaritzak proiektuari diru-laguntzak ukatu ostean, crowdfunding bat jarriko dute abian.