Bederatzi urteko alaba telefono mugikorra edukitzeaz gain beste gauza askotarako ere nahikoa heldua delakoan, Nekane Izagirre ordiziarrak bibradore bat oparitu dio Lehen Jaunartzean. “Ez hori bakarrik, Assassin’s Creed bideo-jokoa, 15 gramo speed eta Jakin aldizkariko harpidetza ere oparitu dizkiot”, azaldu digu. “Ez zaitezte larritu, nola erabili behar dituen azaldu diot konfiantza-giroan: gehienez, egunean pitxu arrasto bi eta Jakineko dozena-erdi orrialde”. Gainerako gurasoek nola erreakzionatu duten galdetu diogu: “Nola erreakzionatuko zuten ba, neska guztiek jaso dute-eta opari bera! Baztertua ez sentitzeko erosi dizkiot alabari gauza horiek. Etxean ere horixe ikusten du eta… aita Jakin irakurtzen eta ni, ba hori…”, esan digu Izagirrek sudur-azpia ferekatuz. Eta, gelako mutikoei ere bibradorea oparitu al diete? “Batzuei bai, baina gehienek Hontza ostatuan egonaldie dioen txarteltxoa jaso dute. Marinel jantzia nola erantzi ikasiko dute han, karkarkar”.