Joan den igandeko Espainiako hauteskundeen emaitzak baloratzeko prentsaurreko bana egin dute abstentzioaren aldeko eragileek eta ezkerreko aukeraren batentzat botoa eskatu dutenek. Bi prentsaurrekoetako adierazpenek hitzez hitz gauza bera esaten dute, itxuraz planteamendu antagonikoak zituzten arren; eta biek baieztatu dute euren aurreikuspenak bete direla, “ez beste horienak”. Baieztapenok entzunda eta Espainiako erregimenaren eta kapitalismoaren amaiera berehala etorriko direla baloratuta, Beranduegiren kazetari bat Gasteizko kaleetara atera da jendearen iritzia jasotzera. Gauza bat ziurtatu dezakegu: San Prudentzio egunaren ajeak irabazi ditu bozak.