Berean apopilo egon den 47 urteko gaztea etxetik zergatik bidali duen galdetuta, Ekuadorko Gobernuak azaldu du Julian Assange “alfer alferrik” bizi zela bertan: “Zazpi urtean ez du kolpe zorrik jo, ez du harrikoa behin ere egin, komun-zuloa besteren batek garbitzen zuen beti, bainuontzia ilez josita lagatzen zuen, maindireak beti zimurturik, amama bisitan etortzean muxurik ez zion ematen… Hori bai, telebistaren urrutiko agintea kentzeko imintzioa egiten bagenuen, alubita horrek mugikorra hackeatzen zigun, eta gehien bisitatzen genituen webguneetarako sarbidea blokeatu. Badakizu, webgune horiek… polimaitasunaren ingurukoak-eta… Ezin genuen gehiago. Ahal duguna egin dugu konfiantzaren pedagogiaren gida-lerroak errespetatzeko, baina kia, nerabe potrozorri guztiak bezalakoa da. Horregatik bidali dugu kalera, ea au pair bezala arituta diziplina pixka bat ikasten duen”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Enarak goizean txio txioka, eguraldi ona
-
Euzko Jaurlatxirla / Gelzaleak / Politikariak / Urkulluren alegrantzia
Urkulluk baditu milaka aurpegi
26 Aza, 2015
-
Xartxo says:Beste karpa bat zaharrak garela onartu nahi ez eta ezker abertzalekoak...
-
M8ko greba bertan behera utzi dute feministek, gizonei zer egin esplikatzeaz aspertuta • ZUZEU says:
-
Xabi Alonso: “Sistemaren biktima gara” • ZUZEU says:
-
Juan Inazio Hartsuaga says: