Gipuzkoako Psssse-ko komunikazio arduradun Jaime Vocerok azaldu duenez, ulertzen du alderdiak bera kaleratu izana: “Egin dudanak ez du barkamenik. Itxa [hizkera sozialista darabil] agertzen ez den irudi hori ikustean ezabatu egin behar nuen, ordenagailuko ‘GOD’ karpetan gorde beharrean gainerakoekin batera. Egun arrunt bat zen. Ohi legez Diario Vascoko kolega politika arduradunarentzat prestatu nituen egunkaria egiteko egunero behar izaten dituzten Itxaren 15-20 argazkiak. Baina “Bidali” botoia sakatu eta segituan jabetu nintzen akatsaz. Enpin, merezita daukat, baina zer egingo diogu bada, Iberdrolako nire lanpostura itzuli beharko dut”.