PPk proposatu ostean seme-alabak entregatzen dituzten emakume etorkinek aukera izatea euren egonaldia luzatzeko, euskal alderdi politikoak eskaintza are erakargarriagoak egin dituzte, jende hori gizarteratzen laguntzeko. EAJk, umea eta giltzurruna entregatzen dituenari Athletic-eko karneta eta Osakidetzan kargua oparituko die; PSEk dio umea eta haren aitona entregatzen dituen emakumeak Tour Turistikoa irabaziko duela Donostiako tabernetatik (pintxoak Ernesto Gascoren kontura); eta Podemos-Ahal Duguk liburu bat (Antonio Gramsciren baten bat, Il materialismno storico e la filosofia de Benedetto Croce edo horrelakoren bat) oparituko die gibela eta ezkerreko belarria ematen dituenari. Ezker abertzaleak, bestalde, seme-alaba biki, hiruki, lauki eta boskiak dituzten emakumeei zuzendu zaie, alderdiko fakzio bakoitzak jaso nahi baitu bere partea, umeok bideratzeko gazte-erakunde batera edo bestera.