Joan den astean Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu kargua utzi ondoren, Jon Darpon albiste izan da berriz ere aste honetan. Urtetan zabaldutako zurrumurruak gezurtatu ditu sailburu ohiak: “Jon Darpon ez zen indio txiki bat”, adierazi du, labur bezain irmo, Facebooken argitaratu duen mezu batean. Azalpen gehiagoren bila jo du Beranduegik Darponengana: “Aspalditik entzun behar izan dut kanta hori eta azken asteetan oposizioko parlamentariek Legebiltzarreko pasilloetan ere kantatu didate. Baina argi utzi nahi dut ni ez nintzela indio txiki bat. Hori Jon Brown zen”. Nahasmena zergatik gertatu ote den galdetuta, Darponen adierazi du Osakidetzako eskandalua “marroi” handi samarra izan dela, “eta denok dakigu marroia ingelesez brown dela; horregatik izango zen, ez dakit, ez dakit”.