Espainiako presidenteak joan den astean Euskaltzaindiaren ohorezko bisita-liburuan idatzi zuen eta haren kaligrafia dezifratu ondoren, Euskararen Akademiak ondorioztatu du Joanes Etxeberri Ziburukoaren estiloko lapurtera klasikoan egin zuela dedikatoria. Maila horretan izkiriatzeko gai dela ikusirik, eta Espainiako presidente batek bisitatu dituelako oraindik eszitatuta, Sánchezi EGA titulua ematea erabaki du akademiaren osoko bilkurak aho batez. “Fenomeno bat da Sánchez, nik ez dakit nola ez dioten euskaltzale gehiagok botoa ematen”, adierazi dio Beranduegiri euskaltzain batek. Adierazpenak belauniko egin ditu, izan ere, postura hori hartu zuen Espainiako presidentearen bisitarako eta “oso gustura” dagoela konfirmatu du.