Eduardo Inda kazetariak Altsasuko Koxka tabernan nolatan elkarrizketatu duen galdetuta, PPko buru Pablo Casadok erantzun digu ez dakiela zer gertatu den. “Txaleteko komunean nintzen Rivera kolegarekin hauts-narrean, hortzak garbitu ditut, ohi bezala Fairy-rekin eta bat-batean lurrera erori naiz. Konortea galdu eta esnatzean Koxkan nengoen. Uste dut martzianoek-edo abduzitu nautela, eta hara eraman. Ikusi dut 15 guardia zibil zeudela taberna kanpoan, gorputzean kolpe ugarirekin. Kontatu didate haiena okerragoa izan dela. Eurek ere Fairy erabili dute Majadahondako koartelean, eta ziplo erori dira, baina martzianoek ez dituzte Koxkara ekarri. Altsasuko haurreskolako patioan utzi dituzte, koordinatuta jardun duten 0-3 urteko umeek jipoitu zitzaten inolako errukirik gabe. Uste dut parean jarri didaten kazetaria dela martzianoen burua. Benetan jatorra zen, baina gauza oso arraroak galdetu dizkit. Gu probokatzera etorri den Koxkako jabea ere susmagarria iruditu zait”.