Deia egunkariak iragarki hau argitaratu zuen joan den igandean: “Ehun urteko alderdiak berehala lanean hasteko abertzale bat bilatzen du. Eskatzen da: diskurtso independentistan eta real politik-ean master bat. Lanaldi osoko kontratua”. EAJko iturriek Beranduegiri esplikatu diotenez, Xabier Arzalluz hil ondoren partidua “ia abertzalerik gabe” geratu da eta “defizit” hori orekatzeko, bat gutxienez fitxatzea erabaki dute. Alderdi barruko norbait, adibidez Joseba Egibar, promozionatzea pentsatu ote duten galdetuta, jeltzaleek azaldu dute “harrobia lantzen duen alderdia” izanik ere, Athletic-en filosofia bera dutela: “Etxekoa ondo, baina bizilagunarena hobeto”. EH Bildu bere jokalarien kontratuak blindatzen hasi da iragarkia ikusi eta berehala.