Igandean aurkeztu dute I̶A̶k̶o̶ ̶g̶a̶i̶z̶t̶o̶e̶k̶ ̶  jatorri eta ideologia anitzeko gazte askok Gazte Koordinadora Sozialista. Munduko langileriak eta erakunde sozialista guztiek erakutsitako bideari jarraiki, astelehen goizerako bitan banatzea erabaki dute: Koordinadora Sozialista Gaztea eta Gazte Sozialisten Koordinadora. Biek akabatu nahi dute han burgesaren dominazioa, eta biek erabiltzen dituzte “egikaritu” eta “subsumitu” aditzak nahieran, baina ez datoz bat “ospakizun eredu politiko berriarekin”. Batzuen ustez txosnak dira instituzio proletario bakarra eta besteek aldiz hala ulertzen dute baina laugarren Jagermeisterretik aurrera.

Eztabaida honen erdian Gedar langile kazetak komunikatua atera du proletarioen zalantza nagusia argitzeko: ‘gedar’ ez da Leninen lehengusu bat, bizkaierazko hitz bat baizik.