Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia eta Zientzia Politikoetako fakultateetako kideek bat egin dute ikerketa transbertsal berritzaile batean: itsas-izarren ugaltzeko modua aztertuko dute eta horrek Ernesto Laclau teorialari post-marxistaren postulatuekin daukan harremana. Ikerketaren helburua da jakitea zenbat gehiago zatitu daitekeen Podemos alderdia, guztiz desagertu aurretik. “Baliteke inor ez gogoratzea alderdi horretaz hemendik gutxira”, esplikatu du ikerketan parte hartzen ari den Jairo Zubiondo EHUko irakasleak. Baina ez dute beste hipotesi hau ere baztertzen: atomoaren tamaina izango duten zatitan banatuta, Podemos airean zehar barreiatzea gizarte osoan hegemonia hedatuz. “Nik uste hori dela Errejonen apustua”, gaineratu du Zubiondok.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Enarak goizean txio txioka, eguraldi ona
-
Euzko Jaurlatxirla / Gelzaleak / Politikariak / Urkulluren alegrantzia
Urkulluk baditu milaka aurpegi
26 Aza, 2015
-
Xabi Alonso: “Sistemaren biktima gara” • ZUZEU says:[…] jorratzen duen Beranduegi […]
-
Juan Inazio Hartsuaga says:
-
Gontzal Fontaneda says:
-
zaccarias beltza says: