Malagako herri bateko putzura erori zen haurrari buruz Euskal Telebistak eman duen informazio kantitatea ikusirik, Gipuzkoako Erraustegiaren aurkako mugimenduak erabaki du Zubietakoaren ezaugarriak dauzkan erraustegi bat Andaluziako putzu batera botatzea. “Beste bide guztiak jorratu ditugu ETBn erraustegiari buruzko informazioa eman dezaten, ahoz, idatziz eta imintzioka ere saiatu gara. Baina uste dugu oraingo honetan baietz, lortuko dugula”, azaldu dio Haizea Biranazan mugimenduko ordezkariak Beranduegiri. Ekimenak interesa piztu du ETBko erredakzioan: “Andaluzian da, ez Zubietan: hau euskaldunek jakin behar dute!”, oihukatu du informatiboetako buru Mikel Garikoitz Ibargutxi Guzuraskok, zenbait iturriren arabera.