Aurrekontuetan jeltzaleekin adostasunik lortu ez dutenez, elkarren aurkako adierazpenak egiten hasi dira EAJ eta EH Bildu, baina ezkerreko subiranisten koalizioak problemak dauzka: desagertu egin da EAJren aurka azken hamarkadetan erabili izan dituzten argudioak jasotzen zituen karpeta. “Azken prentsaurrékoetan inprobisátu egin behar izan dut, baina karpeta hori agertzen ez bada zaila izango da gure jardun politikoa egikarítzea”, esplikatu du Otegik. “Lapurréta” hitza erabili du karpetaren desagerpenaz hitz egiteko eta gaineratu du “autonomismóak herri honen burujabétza geldiezína oztopatzéko” ekimen berri baten aurrean gaudela. Ezker abertzaleko zenbait iturrik diotenez, urte askoan karpeta hori ireki ere ez zuten egiten, buruz zekizkitelako jeltzaleen aurka erabili beharreko esaldiak, baina azkenaldiko adostasun-giroaren ondoren, behar-beharrezkoa izango dela karpeta berreskuratzea.