Albiste historikoa emateko prest zeuden Basurtuko ospitaleko sendagileak: Asun Losa Koneta basauriarra joan den larunbatean esnatu zen, 40 urte koman pasa ondoren. Sendagileek haren osasun-egoera egonkorra zela baieztatu ostean, komunikabideei dei egin zieten, “mirari” gisa deskribatu nahi zuten esnatzea kontatzeko. Baina tarte horretan, Asunen senide batek ospitaleko gelako telebista piztu eta, Iñigo Urkullu transferentzia autonomikoak eskatzen entzun ondoren, berriz koman erori da emakumea. “Bi gertakarien artean harremana dagoen arren, ezin dugu %100ean baieztatu Urkulluren adierazpena denik koman erortzearen kausa”, argitu du medikuetako batek; “baina egia esan, ez dakigu beste zerk eragin dezakeen koman erortzerainoko asperdura”, gaineratu du.