Eusko Jaurlaritza lanak aurreratzen ari da AHTren inauguraziorako. Ekitaldi handi bat antolatu nahi dute, koloretako globoekin eta kontzertuekin; eta EAEko Gobernuko iturriek Beranduegiri baieztatu diotenez, dagoeneko kontsultatu dute Berri Txarrak taldearen agenda inaugurazio egunean libre ote dagoen. Ekitaldiaren antolaketan lanean ari den Jaurlaritzako funtzionario batek azaldu duenez, hil ala bizikoa da kontzertu hori lotzea: “Trenaren kontra dauden erradikal gehienak isiltzen dira Berri Txarrak tartean badago. Hain tontoak dira, pentsatzen dutela horrelako gauzekin euskal kultura bultzatzen ari direla. Eta guk bitartean zuen dirua enpresa pribatuei oparitzen jarraituko dugu, mwahahahahahaha!”, esplikatu du Jaurlaritzako kideak, grabatzen ari ginela esan diogun arren.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Enarak goizean txio txioka, eguraldi ona
-
Euzko Jaurlatxirla / Gelzaleak / Politikariak / Urkulluren alegrantzia
Urkulluk baditu milaka aurpegi
26 Aza, 2015
-
Xartxo says:Beste karpa bat zaharrak garela onartu nahi ez eta ezker abertzalekoak...
-
M8ko greba bertan behera utzi dute feministek, gizonei zer egin esplikatzeaz aspertuta • ZUZEU says:
-
Xabi Alonso: “Sistemaren biktima gara” • ZUZEU says:
-
Juan Inazio Hartsuaga says: