Hala kontatu du Barbara Goenaga aktoreak El Correon, Euskaraldia sustatzeko diru-laguntzak baliatuz, gaztelania jatorrean plazaratutako elkarrizketan. Goenagaren amamak “Txoria Txori” serbileta batean idatzi zuen bezala, Borjaren amonak, txikitan, Intxaurrondoko ate irekien egunera eraman zuen, eta hantxe bururatu zitzaion bilobari abestia, Galindo jeneralisimoa tronpoak egiten ari zela.

Semper eta bera Euskaraldiarekin topera daudela esan du Goenagak. “Ume eta animaliekin euskaraz hitz egiten dut nik; maskotarik ez dugunez, Semperrekin ekin diot intimitatean. Etxeko termino erabilienak erakusten ari naiz: mertzi, lakoste, merzedesa, aitas eta amas, abakando lepo, batasunoa, kutxabank, odriozola, lopetegi… Eta hori dena kaltzadorerik gabe e!, pixka bat es mucho, badakizu. Gainera, jada kapaz da 155 arte kontatzeko. Ez dakizu zein pozik jartzen den zifra hori esatean, saltoka hasi eta buztana mugitzen du”.