Oso gutxitan erabiltzen dutela-eta, Espainiako Legioak erabaki du bere desfileetan parte hartu ohi duen ahuntza, Cientocincuentaycinco, birziklatzea. Berak idatzi du Pablo Casadoren azken diskurtsoa (Albert Riverak emandako gomendio eta bestelakoen laguntzarekin). Diskurtso kolonialistaren arrakasta ikusita, Black is Beltza filmaren bigarren parterako kontratatu dute Ernesto Che Guevararen ahotsa jartzeko. Extremadurakoa du aita Cientocincuentaycincok, eta Jon Maia eta gainerako hezurbeltzek ere fitxatu nahi dute, Madrilen etorkin baten semea izateak dakarren karga sinbolikoaz hausnartzeko.