“Badakigu lortutako milaka euroak ez direla nahikoa izango euskara lau haizetara zabaltzeko, baina tira, oinarrizko eskubide batzuk asetzen baldin baditugu, gu kontentu”, adierazi digu Mertxe Sosek, Urretxu-Zumarragako ikastolako andereñoak. “Erosiko ditugu: Googleko egoitzetan duten txirrista horietako bat, irakasleon bulegotik kafe-makinara zuzenean jaisteko; irlandes eta eskozesak prestatzeko gai den makina, larrialdietarako masaje-zerbitzua eta txokolate-bainuak hartzeko gela bat. Hori guztia sare publikoko burkideen bizi-kalitatera hurbiltzeko. Eta euskara sustatzeko ere bai, prefosta”.

Festa-mota aldatzera doala-eta, makro-festibalen ereduari ahalik eta zuku handiena ateratzeko prestatu dute igandekoa: beherapenak era guztietako katxi eta txupitoetan, kastellanoz kantatuko duten hip-hop talde moloiak, Gatiburen sei kontzertu aldi berean, youtuber ezagunen monologo matxistak, Realeko gizonezko futbolarien alegrantzia, Fran eta Zuriñeren muxu banaketa… “Geroz eta zailagoa da gazteak engainatzea; boluntario aritzea ezinezkoa bada, sikiera gasta dezatela gurasoen paga gurean, eta ez Eroskiko likore-apalategian”.