Koalizioak jakitera eman duenez, Nairo Quintana txirrindularia izango da hurrengo hauteskunde kanpainan EH Bilduren liderra. Fitxaketa egitean, kontuan hartu dute Quintanaren “irabazteko grina”, baita txirrindularitza-zaleak harritzeko daukan gaitasuna ere. “Gure orain arteko hautesleak konbentzitzeaz gain, Nairorengan hain ohikoak diren ezustekoekin jende berriarengana iritsi nahi dugu”, azaldu dute EH Bilduko iturriek. Aurtengo Tourra ikusten ari zirela hartu dute erabakia: Quintanak ia etapa guztietan egin dituen ihesaldi kilometrikoak, Sky taldeari arnasik hartzen utzi ez dion pedal-kolpea eta poro guztietatik darion karisma nabarmendu dituzte hautagaiaren fitxaketa iragartzean.