2018ko edizioaren balorazio positiboa egin dute BBK Live festibalaren antolatzaileek: egun guztietan sarrerak agortu dira eta jaialdira joan direnen postureo-maila iazkoa baino %62 handiagoa izan da. “Pixka bat eskuetatik joaten ari zaigu”, onartu dute prentsari egindako adierazpenetan: “Urtero ospitaleratu behar izaten da norbait Instagramen selfie gehiegi igotzeagatik ego-gaindosia jasan duelako, baina aurtengoarekin harrituta gaude”. Datorren urtean telefono mugikorrak kargatzeko puntuak gutxitzea aztertzen ari dira eta festibalera joaten direnentzat ikastaroak antolatuko dituzte: “Helburua da jendeak gutxienez bost minutuz kontzertuak entzun ditzala, beren burua etengabe erretratatzen aritu gabe. Kalitatezko postureoaren aldeko apustua egiten dugu”.