Donostiako Ambrosio tabernak lortu du Abiadura Handiko Trenaren kafetegiko adjudikazio publikoa. Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu ditu taberna horretako prezio astronomikoak esleipena ematerako orduan, izan ere, Lakuako iturrien arabera, bidaiariei kobratuko zaien dirutzarekin AHTren obrek aurrekontu publikoetan eragiten duten zuloa azkarrago betetzea espero dute.  “Europako Kontu Auzitegiak ez zekien kafetegi hori jarriko genuenik, eta horregatik egin dute txosten hori, esanez AHT ez dela errentagarria. Baina kañak Donostian bezala kobratuz edozein obra  faraoniko pagatzeko adina diru aterako dugu hilabete gutxian mwahahahahahaha!”, adierazi du Jaurlaritzako iturri batek. Gainera, aste honetan jakin denez, Euskal Y-ak arreta psikologikoa  eskainiko die trenean bertan, kafetegian eskatu dutenagatik baserria hipotekatu beharko duten bezero guztiei.