Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak, Bilbiko azken tabernako pertsiana jaisten ikusi duenean, erabaki du etxera itzultzeko garaia dela: joan den igandean Errusiak munduko futbol txapelketan Espainia kanporatu ostean, Euskal Herriko errusiarzaleak espontaneoki hasi ziren vodka botilak irekitzen eta, aitortu dutenez, “kontua pixka bat eskuetatik joan zaigu”. Iuri  Urdangarin komiteko kidea duela zenbait ordutatik furgonetan lo dago, berak hartu baitu kuadrilla bueltan eramateko “ardura iraultzailea”. Festan parte hartu dute zenbait aurpegi ezagunek ere,  hala nola, Asier Blas EHUko irakasleak, nahiz eta “Я должен исправить экзамены” esan ostean alde egin behar izan zuen.