Sexu Askatasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, hamaika zerbitzu eskaintzen duen telebista operadore baten izena hartu duen LGTBIQ+ mugimenduak manifestazio alaitsuak egin zituen bazter guztietan, salbu eta Aranon. Egin, egin zuten kalejira, baina bildutakoek serio demonio zeharkatu zituzten kaleak, gerrialdea zurrun. Azken uneko baja batengatik ez baitzuten batukada ateratzerik izan. “Txilibitua jotzen duenari atariko bilera urgente bat suertatu zaio, eta gidatuko gintuen pertsonarik gabe…”, azaldu digu Ekaitz Burrundarena maraka-jotzaileak. Biziki penaturik sumatu dugu. “Carlinhos Brownek sartu zidan batukadarekiko harra* duela urte mordoxka bat, eta ordutik ahal dudan guztietan jotzen dut: LTQ, LGBI… tira, festibal alternatiboetan, jaunartze eta ezkontzetan. Orain, lehenbizikoz, marakak ezin izan ditugu armairutik atera”.