Euskal jendarteari egin dioten ekarpena bistaratu eta Auñamendi hiztegi entziklopedikoan merezi duten espazioa aldarrikatzea xede, “Anai-arreba Baztertuen Fundazioa” sortu dute Araban, zazpigarrenean. Nafarra da presidentea, Asier Olaizola pilotari ohia, Aimar azeriaren itzalpean beti. Lehendakariordea eta idazkaria beste bi kirolari izango dira: José Felix Guerrero eta Mikel Alonso futbolariak; baita diruzainak ere: Prudencio Indurain eta Ruben Gorospe ziklistak. Bokalak izango dira: Javier Muguruza, Deabruak Teilatuen-eko ubedatarren bat (ez ditugu bereizten), Nerea Iriarte telebista aurkezlea, Kontseiluan ez dagoen Iñaki Mendiguren itzultzailea eta erredakzioan dugun tximinoak baino okerrago marrazten duen Beñat Gaztelumendi. Beharrezko titulurik ez daukaten arren, Fundazioan sartzeko eskaera luzatu dute Fredi Paia eta Estitxu Eizagirre bertsolariak ere, “baztertuen” klub bateko kide izateak dakarren plazer hutsagatik.