Eguraldi gorabeheratsuarekin hasi da ekaina, baina Euskalmeten arabera, giroak epeltzera eta egonkortzera egingo du eta egun historikoak ugaritu egingo dira Euskal Herrian. “Joan den igandean hasi zen nabaritzen eguraldi-aldaketa, ostarte zabalak eta Gure Esku Dagoren giza-kateak aurtengo egun historiko nagusietako bat ekarri zuten, 20 eta 25 gradu arteko tenperaturaekin. Tendentzia mantendu egingo da Altsasuko gazteen aldeko manifestazioraino gutxienez”, Euskalmeten arabera. Datozen hilabeteetarako iragarpena ere aurreratu du euskal meteorologia agentziak: “Ohikoa den moduan, uztailean eta abuztuan gutxitu egiten dira egun historikoak, Super Euskaldunen oporrekin bat eginez; baina irailetik aurrera Bizkaiko Bertsolari Txapelketa dator, beraz, urte amaiera ere oso historikoa izango da mendebaldean”.