Bizitza Da Handiena herri mugimenduak Donostian okupatutako eraikina hotel bilakatuko da, aspalditik zegoen behar bat asetzea helburu, Eneko Goia alkateak azaldu duenez: “Hutsune handia zegoen hirian, ez geneukan nahikoa ostatu bisitan datozkigun guztiak hartzeko. Eta hara non, hutsune hori beteko du hutsik zegoen eraikin batek, han zegoela ere ez genekienak portzierto. Eskerrak ematen dizkiet hura okupatu zutenei, etxebizitzaren arazoa mahai-gainean jarri eta alternatiba jasangarriak plazaratzeagatik. ‘Bizitza Da Handiena resort’, ez esan hotelaren izena ez denik tentagarria”. Bizitza Da Handiena mugimenduko kideak pozik agertu dira egindako ekarpenarekin: “Izarrak buru gainean soilik nahi genituela esan genuen, eta alkateak mezua aurrenekoan harrapatu du. Hortxe izango dira hotelaren bost izarrak, azken solairuan harro, gure borrokaren ikur”.