Halaxe dio hitzez hitz Suitzako Alpeetatik ETAk Beranduegiko erredakzioari bidali dion komunikatu laburra: “Katalan gogaikarri horiek daude, rap kantari are gogaikarriagoak, poliziak seinalatzen dituzten irakasleak, pitokeriak idazten dituzten txiolariak, parrandazale sakandarrak, futbol taldeetako hooliganak, kilometro bertikalak egiten dituzten mendizale pitzatuak, batzuetan podemitak… edonor izan daiteke gaur egun terrorista. Ez zuen zentzurik gure bidearekin jarraitzeak. Ezin diogu merkatuaren lehiari eutsi. Eragile ugari daude guk baino beldur handiagoa ematen  dutenak. Aurki egingo ditugu publiko zuloen GPS koordenatuak, inork pistolak-eta baliatu nahi balitu bakeroetara jolasteko. Eta ez hori bakarrik, herritik jaio ginenez, herriari itzuliko diogu  urteotan metatutako esperientzia: topatu ditugun onddoleku onenen koordenatuak ere emango ditugu”.