“Oso gai ona zen Eguberrietako afarian eztabaidatzeko”, esplikatu du zure koinatuak prentsaren aurrean egindako adierazpenetan. “Nola utziko dute orain, bazkari familiarrik ez dagoen momentu batean?”. Zure koinatuak azaldu duenez, berak badaki nola bukatu beharko litzatekeen ETAren ibilbidea eta erakunde armatua ez da hori betetzen ari. “Ez dakit nola ez zidaten iritzia eskatu,  puntu honetara iritsi baino lehen”. Euskal Herriko Koinatuen Elkartea dagoeneko lanean ari da Eguberrietan beste eztabaidagai batzuk proposatzeko eta laster izango duzu horren berri. ETAk  adierazi du, Gara, Naiz eta ZuZeu-ra bidalitako ohar batean, erakundearen desegitea Amaren Egunaren bueltan jarri dutela opari bat aurrezteko.