Euskal Herrian funtzionario izan nahi dutenak gehiago dira jada Euskal Herriko biztanle guztiak baino. Datu horren berri eman dute Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Elkargoak eskaini duten prentsaurreko bateratuan. Postu publikoak lortzeko probak gogortu egingo dituztela aurreratu dute, eskari altuak ikusita: “Bardeetako basamortuan janaririk eta urik gabe utziko ditugu hautagaiak eta bi hilabeteren buruan bizirik jarraitzen dutenen artean hil arteko borroka saioak antolatuko ditugu”. Eskainiko diren plaza publiko gutxiei egokitutako prozedura dela azpimarratu dute. “Bi problema konponduko ditugu aldi berean: funtzionario berriak lortu, eta sistema publikotik txupatzen duten alfer sorta bat hil”.