Kataluniar prozesu independentistaren atean sartu dituen 347 golei esker, Espainiako Estatuak irabazi du Urrezko Bota garaikurra. Europako futbol ligak amaitzeko asteak falta diren arren, Messi eta enparauek ezinezkoa dute zifra horretara heltzea. CUP, ERC, PdCat, Junts per Cat, Omnium Cultural eta ANC saiatu dira atea hutsean mantentzen, baina alferrik. Elkarri mokoka bukatu dute, gainera, eta bakoitzak klub propioa osatuko duela jakinarazi du. “Abixatu nizuen”, bota die euskal prozesu independentistaren abanderatu Iñigo Urkulluk, zigarro bat erretzen duen bitartean bizkarra bere ateko zutoinean bermaturik, jakitun aurkariak ez zaizkiola oldartuko.