Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako potronaleko buru Roberto Larrañagak adierazi du emakumeek joera dutela “gaizki ordaindutako lanak aukeratzeko”. Mania horren kontra, Larrañagak iragarri du  Confebask ekintzara pasako dela eta emakumeei enpresa mundua erakargarri egiteko programa bat jarriko dutela abian: “Enpresak sexyak dira, enpresarioak sexyak gara, baina batzuetan ez  ditugu gure enkantuak behar bezala erakusten”, azaldu du. “Pauso bat aurrera eman, eta nireak erakutsiko ditut”. Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu dute Full Monty-a eta sarrera doan izango da (Confebaskek historian lehenbiziko aldiz egingo du zerbait doan). Animalistek ikuskizunaren kontrako boikota deitu dute, baina bertan behera utzi dute gero, jabetu direnean ezetz, ez dela ematen zuena.