Errusiarrak sei urte gehiago emango ditu boterean, ez ordea Realeko kirol zuzendari jada ohiak, ezta Eusebio entrenatzaileak ere. Zubietako instalazioak utzi bezain pronto euren asmoen berri eman dute aurrelari, defentsa, entrenatzaile, idazkari tekniko eta kirol zuzendari izandakoak, eta baratzeko poztasunak: “Krimeara goaz. ‘Poltronari eusteko hamaika begiratu’ master classa emango du Putinek eta bagoaz ikastera. Kuko Ziganda ziurrenik ere animatuko da. Valdimirrekin batera bideokonferentziaz euren ezagutza partekatuko dute Julian Jantzik, Iñaki Anasagastik eta Joxean Kerejetak“.