Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katerako “masa kritikoa” handitu nahi du Gure Esku Dagok eta horretarako, bere “publiko objektibo nagusia” aktibatzeko lan diplomatikoan ari da. “Kantu-jiretan aritzen direnekin negoziazioa oso aurreratuta dago eta laster egingo da publiko Euskal Herriko Kantu-jiren Asanbladarekin lantzen ari garen akordioa”, aurreratu dio Beranduegiri esklusiban Baratze Nikanor Gure Esku Dagoko kideak. Orain xede berria pentsionisten mugimendua erabakitzeko eskubiderantz erakartzea da. “Nahi dugu jubilatu horiek uler ditzatela egiten ari diren mobilizazioak giza-katerako aurre-denboraldia direla, zeren, azken finean, pentsioena ondo dago eta abar, baina demokrazia da gakoa, jende zoriontsua herri libre batean…”, jarraitu du kantari Gure Esku Dagoko bozeramaileak.