Concepción Espejel andreak zuzendu behar zuen Altsasuko gazteen aurkako epaiketa, baina kontuan hartuta Guardia Zibilaren koronel batekin ezkonduta dagoela eta Guardia Zibilak “Merezimenduzko Saria” eman ziola, inpartzialtasuna bermatu aldera Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki du haren lekuan herri-epaimahai bat osatzea. Ausaz aukeratutako epaimahaia nortzuk osatuko duten iragarri du jada: Bertín Osborne kultur eragilea, Marta Sánchez herriaren ahotsa, Errealeko atezain berria, José Padilla toreatzaile abanderatua, Nafarroako ordezkari gisa Eduardo Inda, Carles Puigdemonti espainiar bandera musukatzeko eskatu zion mutikoa eta Hispanitatearen Egunean ahuntza desfilatzera ateratzen duen legionarioa eta Aranzadik lurpetik atera dituen errekete-zonbi pare bat.