“Politika berria ezinezkoa da parlamentuan, oinarrietara itzuli nahi dugu”, esplikatu du Rafa Pastoral Nafarroako Podemoseko kide ohiak. Beste zenbait kiderekin batera (tira, bere lehengusu batekin) alderdi moretik banandu da eta erakunde propioa sortu: Mahal Dugu. “Gure Hiritar Kontseilu sortu berriak gehiengo sinplez onartu du izen hori”, azaldu du Pastoralek eta gaineratu du momentuz ez daukatela hauteskundeetara aurkezteko asmorik. “Jogurtak egingo ditugu”, azaldu dute komunikatu batean. “Laktosaren bidez nukleo irradiatzailetik aliatuak bilatuko ditugu behekoen artean, esne-mamitan bizi direnen kontra”. Mahala jogurt markak azaldu du ez daudela kezkatuta konpetentziaren izenarekin: “Gure irratiko spot-ari esker ‘Mahala, Mahala, goza ederra dala’ esaldia  subliminalki euskaldun guztien burmuinetan injektatuta dago, mwahahahahahaha!”, esplikatu dute.